Helburua
Obra edo hornidura egikaritzeko berme gisa jarritako fidantza edo banku-abala itzultzeko eskaera.
Izapidea nork egin dezakeen
Alderdi interesdun gisa jokatzen duen edozein pertsona fisiko edo juridikok.
Tramitea nola egin daitekeen
Telematikoki: orri honen behealdean dagoen Instantzia berria botoiaren bidez.
Eskatzailea administrazio publikoekin elektronikoki harremanak izan BEHAR DITUEN PERTSONA JURIDIKOA EDO SUBJEKTUA bada, horrela bakarrik aurkeztu ahal izango du.
Aurrez aurre, udaletxeko bulegoetan.
Aurkeztu beharreko agiriak
Eskaera honen bidez betetako eskabidea, itzulketa eskatuz, gordailuaren xedea eta data aipatuz.
– Eskudirutan utzi bazen, banku-kontu baten IBAN edo 20 digituak adierazi beharko dira, transferentzia bidez itzuliko baita.
Fidantza edo abala jarri izanaren agiriaren fotokopia eranstea komeni da.
Nola eta noiz ebazten den
Kontzeptualki, fidantza bat banku-entitate batean diru-kopuru bat gordailuan uztea da eta gordailu edo transferentzia hori egiaztatzen duen bankuko agiri baten bitartez justifikatzen da. Abala, berriz, abala eskatu zaion enpresaren erantzule egiten dela adieraziz banku-entitateak sinatu eta emandako agiria da.
Fidantzen kasuan, arlo edo teknikari eskudunak egiaztatu eta ontzat eman ondoren, esku-hartzaileak banku-transferentzia egingo du itzulketa gauzatzeko.
Abalen kasuan, bere garaian gordailuan utzitako abala egiaztatzen duen agiria sailak interesdunari igorriko dio.